pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Emakumeak. Afganistan. Erakusketa Kultur Etxean urriaren 16tik 30era
13
Urr
2015

Emakumeak. Afganistan. Erakusketa Kultur Etxean urriaren 16tik 30era

Egileak: Gervasio Sánchez eta Mònica Bernabé

Legazpiko Gizarte Zerbitzuen eskutik datorkigu Euskal Fondoa zabaltzen ari den  Argazki erakusketa hau.
 
Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan. Erakustaldi honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta ez du zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin. 
 
Afganistaneko gizartea oso kontserbadorea da, matxista eta erlijiosoa, eta errealitate hori ezin da aldatu urte gutxi batzuetan. Belaunaldiak behar dira horretarako. Nolanahi ere, zigorgabetasuna orokortuta dago herrialdean, eta horren errua, neurri handi batean behintzat, nazioarteko komunitatearena da. Gure isiltasunak eta axolagabekeriak konplize egiten gaitu.
 
Erakustaldi honetako argazkiak 2009tik 2014ra bitarteko aldian ateratakoak dira. “Emakumeak. Afganistan” Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du. Euskal Fondoa laguntzen ari da proiektuaren zabalkundean.

Albiste guztiak