pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dagoeneko, martxan jarri da herri-kontsultaren prozedura zehazteko lantaldea
09
Urr
2015

Dagoeneko, martxan jarri da herri-kontsultaren prozedura zehazteko lantaldea

Hondakinak biltzeko sistema egokiena erabakitzeko

Legazpiko herriak herri-kontsulta batean erabakiko du udalerrirako hondakinak biltzeko sistema egokiena zein izan daitekeen. Horrela, joan den asteazke-nean, urriak 7, herri-kontsulta gauzatzeko jarraituko den prozedura zehaztuko duen lantaldea bildu zen lehen aldiz.
 
Horretarako, Azkoitian egin den Herri-kontsultan jarraitu duen prozedura hartu da oinarritzat eta hura lantzen ari da.
 
Lehenengo bilera horretan Azkoitiko esperientzian oinarritutako lehen proposamen bat azaldu zen. Proposamen hori irekia da eta Legazpiko egoera zehatzetara egokitzeko egin beharreko aldaketak egiteko garaia da. 
 
Modu berean, hasiera batean kontsulta hori Brinkolako hauteslekuan ez egitea proposatu zen, bilketa-sistemak bertako bizilagunengan eraginik ez duelakoan. Akatsaz oharturik, kontsulta hori bertako hauteslekuan ere egitea onartu zen.
 
Hurrengo bilera urriaren 21ean izango da. Orain kontsultaren prozedura osatzeko proposamenak aurkezteko epea ireki da eta, ondoren, Osoko Bilkura izango da adostutako prozedura onartuko duen organoa.
 
Egin nahi den herri-kontsultaren gainean planteatutako kontu asko izaera juridikokoak direnez, egindako galdera batzuk erantzun aurretik Alkate andreak gai horiei buruz udal zerbitzu juridikoei aholkua eskatzea erabaki du.
 

Albiste guztiak