pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musika eta Arte Eszenikoak Opera DVDan
09
Urr
2015

Musika eta Arte Eszenikoak Opera DVDan

Urriaren 14an, 18:30ean “Madama Butterfly”ren lehen zatia

Urriaren 14an, asteazkena, 18:30ean “Madama Butterfly” ren lehen zatiaren emanaldiarekin hasiko da berrikuntzekin datorren zikloa. Orain arte hilero opera bat eta zarzuela bat eskaintzen zen hilero. Denboraldi berrian bi zikloak bateratu egin ditugu eta toki egingo diegu musika oinarrian duten bestelako diziplinei: dantza eta ikuskizun musikalei zehazki, eta hilean ikuskizun bakarra eskainiko da. Hori dela eta egitasmoari izena aldatu zaio, Musika Arte Eszenikoetan izango da hemendik aurrera eta hilero zehaztuko da zein genero izango dugun Kultur Etxeko pantailan. Emanaldiak, orain arte bezala, iraupenaren arabera, saio bakarrean edo bitan eskainiko dira, beti ere gaztelerazko azpitituluekin.
 
Zikloari Operarekin emango diogu hasiera, egitasmoa Operarekin jarri baitzen martxan duela 10 urte, eta 48 opera desberdin eskaini dira 68 emanalditan. 2012. urtean hasi ziren Zarzuela emanaldiak, eta gaurdaino 23 eskaini dira beste hainbat emanalditan.  
 

Albiste guztiak