“La oveja Shaun. La película” filmak irekiko du haurrentzako zine emanaldien denboraldia igandean, urriaren 11n. Sarrerak ohi bezala 3€ balioko du eta lehiatilan eskuratu ahal izango dira saioa hasi baino ordu erdi lehenagotik. Hona urriko egitaraua:
HAURRENTZAKO ZINE EMANALDIAK URRIAN
11, igandea: “La oveja Shaun. La película”. 17:00etan Latxartegi Aretoan.
18, igandea: “Tom Txiki eta ispilu magikoa” (EUSKARAZ). 17:00etan Latxartegi Aretoan.
25, igandea: “Minúsculos: el valle de las hormigas perdidas”. 17:00etan Latxartegi Aretoan.
Zine-Klub eta Igandeetako saioak hasita bazeuden ere, igandean abiatuko dira haurrentzako zine emanaldiak eta horien hasierarekin osaturik geratuko da Latxartegi Aretoko zine denboraldia.