pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iraileko erosketa balearen sariduna Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da
08
Urr
2015

Iraileko erosketa balearen sariduna Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da

Legazpiko edozein dendetan gastatzeko 50 € jaso zituen

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko bederatzigarren galderari dagokion zozketa; alegia, irailari dagokiona. Hauxe zen galdera: Ikusi-makusi, zer ikusi? Txikiak baina ugariak gara dendan, badakizu non? Erantzun zuzena, hain justu, Nuñez Mertzeria da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urriari dagokion galdera: Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko.

Albiste guztiak