pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2015-2016 ikasturteko Aisialdiko Begirale Ikastaroaren gaineko zehaztapenak
05
Urr
2015

2015-2016 ikasturteko Aisialdiko Begirale Ikastaroaren gaineko zehaztapenak

Matrikulazioa urriaren 6tik 9ra bitartean

-  200 ordu teorikoezgain, 120 orduko praktikak egin beharko dira Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko. Horrezaz gain praktiken inguruko memoria bat egin beharko da.

-  Aisiola, Ikastolen Elkarteak emango du ikastaroa eta euskaraz izango da.

-  Arlo teorikoan landuko diren gaiak (200 ordu):

 

·      Aisialdiaren soziologia

· Aisialdiaren pedagogia

· Hezkuntza kontzeptua

·       Aisialdiko hezkuntza

· Aisiari eta astiari buruzko psikologia

· Parte hartzea eta Heziketa aisialdian

· Planifikazioa eta programazioa

·   Euskara suspertzailea

·  Osasunerako eta prebentzio komunitariorako heziketa

· Haur, gazte eta adinekoen aisialdirako dauden alternatiba hezitzaileak

·       Hezkidetza

·       Euskal jolasak

· Kulturartekotasuna

 

·  Natura arloko pedagogia

 

Metodologiaaktiboa izango da: motibazioa; bizipen sistematikoa; esperientziatik ikasi; ekintza-hausnarketa-ekintza; talde lanak; pertsonen arteko harremanak; azterketa eta hausnarketa; tutoretzak; banakako lanak; ekintza konplexu eta elkar-lotuak; heziketa prozesuko arduradunen eta hezitzaileen arteko koordinazioa.

 

Irakasleriakaisialdirako teknikariak izateaz gain, urte asko daramatzate arlo honetan lanean eta esperientzia handia dute astialdiko hezitzaileen formazioan. Beraien profila hauxe da: hezkuntza alorrean eta soziologian diplomatuak eta lizentziatuak, euskaldunak, gazteekiko harremanetan eta prestakuntzan esperientziadunak, komunikaziorako eta taldea dinamizatzeko gaitasunarekin.

 

-   Arlo praktikoa(120 ordu): Praktikak egiteko bi modu daude: 12 eguneko ekintza intentsiboa edo 3 hilabeteko jarduera jarraitua. Praktika horiek Aisiola eskolak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako epeen barruan egin beharko ditu ikasleak.

 

-   Asistentzia derrigorrezkoa da.

 

-   Ikastaroa Legazpiko Kultur Etxean egingo da.

 

-   Ikastaroan izena ematen dutenek 18 urte izango dute edo2016.urtean beteko dituzte.

 

-   Legazpiko gazteei zuzendutakoada, nahiz eta plazak betetzeko edozein herrietako gazteek parte hartu ahal izango duten.

 

-   Ikastaroa antolatzeko gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Gehienez, berriz, 15 lagun.

 

-   Ikastaroaren matrikula 350 eurokoa da. Prezio horren barruan ez da sartzen aterperainoko garraio-gastuak. Ordainketa epe bakar batean edo bitan egin daiteke. Udalak kargatuko du matrikularen diru-kopurua AZAROKO lehenengo 5 egunetan. Bigarren zatia berriz, ABENDUKO lehenengo 5 egunetan.

 

-   Egutegia: Larunbatetan (9.00-14.00 / 15.00-18.00) eta 2 asteburutan aterpe batean (larunbateko goizeko 10.00etatik igandeko arratsaldeko 15.00ak arte).

 

-   Antolatzailea: Legazpiko Udala – Gazteria zerbitzua

 

Matrikulazioa:

 

-  Behin behineko matrikulazioa hurrenkeraren arabera izango da.

 

-  Urriaren 6tik 9ra bitartean Legazpiko Kultur Etxeko Harrera gunean.

Ordutegia: 14.00etatik 20.00etara.

 

-   Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

           -   Legazpiko gazteek: Matrikulazio eskaera orria eta NANren kopia.

           -   Beste herrietako gazteek: AURRE-Matrikula eta NANren kopia.

 -   Urriaren 9an e-postaz jakinaraziko da ea taldea osatu den. Horrela bada,Behin betiko matrikulazioa urriaren 13an bertan egin beharko da, Kultur Etxeko Harrera gunean, goian aipatutako ordutegian.

 

-   Behin betiko matrikulazioa egiteko dokumentazioa:

 

-    Matrikula fitxa

-    2 argazki, atzetik izena eta abizenak idatzita.

-    350 euro. Prezio horren barruan ez da sartzen aterperainoko garraio-gastuak.
Ordainketa epe bakar batean edo bitan egin daiteke. Udalak kargatuko du matrikularen diru-kopurua AZAROKO lehenengo 5 egunetan. Bigarren zatia berriz, ABENDUKO lehenengo 5 egunetan.

-    Beste herrietako gazteekaipatutako dokumentazioaz gain, Matrikulazio eskaera orria bete beharko dute eta 375 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Kartela

Egutegia

Albiste guztiak