Ohikoa baino liga laburragoa izan bada ere, martxoan hasi eta maiatzaren amaieran bukatu da, iritsi da Txapelketa Nagusia.
Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia,
Ekainaren 6an, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2008,
2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
Aratz Berasategi, Jon Alberdi, Nora Eskudero eta June Osinalde- A Sailean, eta
Maria Sanchez -B sailean.
A saileko dantzariek Txakolin eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
B sailekoek Erribera eta Zortzikoa.
Ekainaren 19an, arratsaldeko 4.30ean, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak) eta bertan arituko da Markel Garmendia legazpiarra.
Datozen egunetan izango duzue Legazpikoaren berri zehatza.