pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Genar Agirre izan da irabazlea
10
Eka
2014

Genar Agirre izan da irabazlea

Genar Agirre gaztetxoak irabazi du maiatzako zozketa, eta 50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko

Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat.

 

Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko-udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.


Dagoeneko egin dute urteko bosgarren galderari dagokion zozketa; alegia, maiatzari dagokiona. Hauxe zen galdera: Ezpatadantzaz gain, bada Legazpin maiatzeko jaietan egiten den beste dantza berezi bat; berta-bertakoa. Badakizu zein? Erantzun zuzena, hain justu, Kapela dantza da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Genar Agirre gaztea izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko denda batean erosketak egiteko.


Hurrengo galdera ekaineko jai bati buruzkoa da. Udaletik deia egin diete herritarrei beldurrik gabe parte hartzeko, galderak erraz samarrak baitira, eta saria, erakargarria.

Albiste guztiak