Legazpiko Udalak 5 minutuko elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean Memoriaren Eguna ospatzeko.
Azaroaren 8an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak Memoriaren Eguna ospatzea erabaki du, ez-ohiko bileran elkartu eta gero. Horretarako dei egiten die herritar guztiei datorren azaroaren 10ean, Udaletxearen aurrealdean arratsaldeko 12:00etan egingo den 5 minutuko elkarretaratzean parte hartzera. Bertan izango dira, halaber, udal ordezkariak.
Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.
Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.