TEK Legazpi proiektuak, Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua eta Edinorrek diseinatua, izena emateko epea irekitzen du,lau pausu jarraituz.
Horretarako, aldez aurretik ondorengoa eduki behar da eskuragarri:
- Faktura elektroniko bat CUPS zenbakia identifikatu ahal izateko
- Kontu korrontearen zenbakia
- Telefono mugikor zenbakia
- Posta elektroniko bat.
Legazpiko Tokiko Energia Komunitatea eredu bakarra da merkatuan, eta energia kontsumitzeko modu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskaintzen die herritarrei, udalak lagatako udal-estalkietan instalatuko diren plaka fotovoltaikoei esker. Proiektu honekin bat egiteak onura ugari ekarriko dizkie bizilagunei, fakturetan aurrezteaz gain; adibidez, merkatuko argiaren tarifa onenak eskuratzea edo % 100 energia berriztagarriaz gozatzeko aukera, etxebizitzan edo merkataritzan obrarik egin gabe.
Legazpiko herritarrek 50 euroko sarrera-kuota eta hileko kuota txiki bat izango dute eguzki-energiarako, eta hori teilatuan bertan plakak jartzea baino askoz ere aukera merkeagoa izango da. Gainera, egoera energetiko ahulean dauden familiei sarbidea erraztuko zaie, udalerriko bizilagun guztiengana iristeko, haien egoera ekonomikoa edozein dela ere.
Etxebizitzetan eta/edo saltokietan obrarik behar izango ez duten 3 instalazio jarriko dira, estrategikoki hautatutako eraikin publikoen estalkietan jarriko baitira, udalerriko herritar guztiek energia horretaz goza dezaten(Domingo Aguirre Eskola, Bikuña Kiroldegia eta CEIDA). Lanak 2025aren hasierarako bukatuta egotea espero da.
Proiektuari buruz informazio gehiago jasotzeko interesa duten herritarrek egun hauetan antolatuko diren informazio-hitzaldietara hurbildu daitezke:
- Azaroak 26, asteartea, 18:00etan, Gizarte-zentroan
- Azaroak 28, osteguna, 18:00etan, Domingo Agirre Eskolan
- edo deitu doan 900 859 695 telefonora, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara
- edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Bestetik, azaroaren hirugarren astetik aurrera, udaletxean informazio-gune bat jarriko da, aurrez aurre alta emateko eta edozein zalantza argitzeko, Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegian (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara).
TEK Legazpiko energia komunitateari esker, udalerriak CO2ren milaka tona isurtzea ekidin ahal izango du, 4.765 zuhaitz baino gehiago landatzeak izango lukeen antzera.