Gaur, azaroaren 7tik aurrera eta azaroaren 22ra arte, aukeratu diren 13 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.
Aurkeztutako 33 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu handiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 11 proiektu-proposamen aukeratu dira eta horiei iaz egin gabe geratu ziren 2 proiektu gehitu zaizkie; orain herritarrek dute hitza.
Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 3 laster gauzatzea aurreikusita dago, 4 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 15 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….
Botoa emateko, 13 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia edo formularioaerabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.
Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.
Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2019ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera.