Agiri honek, udalerriaz duen ikuspegira hurbiltzeko Gobernu Taldeak estrategikotzat jotzen dituen helburuak biltzen ditu.
AURREKARIAK ETA JUSTIFIKAZIOA
Aurreko 2015-2019 legegintzaldian hasitako lan ilusionagarrian murgilduta, udal-antolaketa egitura arin, moderno, garden eta, batez ere, eraginkor eta efiziente bihurtzeko lanean, Gobernu-Taldeak 2019-2023 epealdiko Gobernu Plana prestatzen aritu da. Tresna hori ez-ohikoa da toki-administrazioan, gainera berritzailea delako erakargarria da.
Gobernu Plan hau Alkatetzak gidatu du, eta Zuzendaritza Taldearen eta Herritarrak, Lurraldea eta Antolaketa arloen lankidetza eta inplikazioa izan ditu.
COVID-19ak eragindako pandemia Gobernu Plana prestatzen amaitzen ari ginenean iritsi zitzaigun, eta albo batean utzi behar izan genuen pandemiak sortu dituen bestelako behar ugariei erantzuteko.
Gobernu Batzordeak gaur, 2021eko martxoaren 15ean, onartutako dokumentua Legazpiko egungo errealitatera egokitu da
7 helburu estrategiko finkatu ditugu, udal-antolaketa egitura arin, moderno, garden eta, batez ere, eraginkor eta efizientea bihurtzeko. Gainera, urrats bat gehiago eman dugu Garapen Jasangarrirako Helburuak planean txertatuta.
Antolaketa
- Udal eraginkorra
- Udal eredugarria
Lurraldea
- Hirigintza harmoniatsua eta erresilientea
- Ondare publiko egokia eta hobetua
Herritarrak
- Arreta, babesa eta garapen sozial berritzailea bermatzea
- Gizarte euskalduna, aktiboa eta parte hartzailea sustatzea
- Garapen sozioekonomikoa bultzatzea
GURE XEDEA: PERTSONA GUZTIENA ETA GUZTIONTZAT
Gobernu-talde honen Xedea da legazpiarren, bisitan etorriko direnen eta gure udalerrian lan profesionala egiteko interesa agertuko dutenen premiei eta itxaropenei erantzuna ematea.
Haiek dira ardatz nagusia eta haiei prestatzen diegu udal zerbitzu publiko eraginkor eta efizienteak, bikaintasunera eta berrikuntzara bideratutako giza talde profesional baten bidez.