Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13,14 eta 15ean izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 14an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 40. edizioa.
Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 3an, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.
Parte hartu nahi baduzu, eta oraindik ez baduzu izenik eman, bilerara gerturatzea besterik ez duzu.