Hartu Arte taldeak kontzertua iragarri du martxoaren 9rako, baina kasu honetan kontzertu berezia izango da, 2020an pandemiaren ondorioz, ospatu izan zuen 25. urteurrena ospatuko dutelako. Horrez gain, taldeko jarraitzaile ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi omenduko dituzte, horregatik jarri diote Hartu Arte bete bihotz izena ospakizun honi.
Taldea berriro ere bueltatuko da oholtzara, baina kasu honetan, Parabellum talde ezagunarekin batera izango da, azokan, 22:00tatik aurrera. Gainera, arratsaldean ere Elektro Txufla elektrotxaranga egongo da Legazpiko kaleak girotzen.
Hartu Arte, 1996an sortu zuten Unai Manso abeslariak, Beñat Aierbe, Endika Agirregabiria eta Iker Konejo gitarra jotzaileek, Asier Altzelai baxu jotzaileak eta Aitor Trejo bateria jotzaileak eta oso ezaguna egin zen herritarren artean.
Kontzertu honetarako sarrerak gaur 18:00tatik aurrera egongo dira salgai, Karibezahar eta Maiatza tabernan.