pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

×

Abisua

The form #77 does not exist or it is not published.

UR PARKEAREN KOKAPENA AUKERATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

Aurrekontu parte-hartzaileen mandatuari jarraituta, udalak Legazpin ur parke bat kokatzeko diseinu lanei ekin die. Prozesu horretan herriko bi kokaleku hobetsi dira: SAN INAZIO auzoan eta JUANASTEGI kalearen azpialdean, kultur-etxea eta Itxaropen artean.
 
Kokapen horiek aukeratzeko arrazoiak hauek izan dira: eremu irisgarriak izatea, orientazio egokia izatea, ur-parkeak behar dituen hiri-zerbitzuak gertu egotea eta erabiltzaileentzako ingurune goxo zein erosoa sortzeko aukera ahalbideratzea, itzalarekin. Horrez gain, baloratu da aisialdi ekipamenduak auzoetan kokatzea onuragarria dela herri osoko ikuspegia aintzat hartuta.
 
Kokapena
 
Kokapen batean zein bestean ezarriko den ur-parkearen ezaugarri teknikoak antzekoak izango dira, tokian tokira egokituta eta haur txikienentzako zein nagusiagoentzako elementuekin. Horrez gain, iraunkortasun ikuspegia txertatuko da, parkeak behar duen ura lekuan bertan berrerabiliko baita zirkuitu itxi baten bidez, betiere araudiak ezarritako osasun baldintzak bermatuta. 
 
Ur parkea Legazpiko Udalak finantzatuko du eta 2024ko udan erabiltzeko prest egongo dela espero da.
 
SAN INAZIO
1
2
3
 
JUANASTEGI
2
3
4
 

Bozkatzeko aukera abenduaren 1etik 11ra