pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskola-materiala erosteko laguntzak uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean eska daitezke
23
Mai
2023

Eskola-materiala erosteko laguntzak uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean eska daitezke

Iaz 98 eskaera jaso ziren eta 15.235,28 euro banatu ziren

 

Maiatzaren 22an egindako gobernu-batzordean, eskola-materiala eta informatika-ekipoak erosteko laguntzen deialdia eta oinarri espezifikoak onartu dira. Aurtengo berritasuna da eskabideak aurkezteko epea luzatu egin dela; horrela, uztailaren 1ean irekiko da eskaerak egiteko epea eta, urriaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira. Ondorioz, uztailaren 1etik urriaren 10era egindako gastuak lagunduko dira diruz.

 

Hauek dira Legazpiko Udalaren helburuak: laguntzak lehenbailehen izapidetzea eta familiei ordaintzea, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

 

Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta badaude eta Legazpiko helbide berean erroldatuta badaude.

 

Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositako eskola-materialarentzako bakarrik direla. Legazpitik kanpoko ikastetxeen edo denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.

 

Aurten beste berrikuntza bat dago, ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoa izango baita. Hau da, aurten ezingo dute ekipamendu informatikoak erosteko laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntzak urtekoa izaten jarraituko du, eta urtero eskatu ahal izango da.

 

Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera izaten jarraituko da. Hala, udalerriko dendetan eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo bakoitzeko; eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.

 

2022ko laguntzak

 

2022an 98 eskaera izapidetu ziren. Guztira 79 familiak jaso zituzten 15.235,28 euroko laguntzak. Jasotako eskaerek 26.508,51 euroko salmentak eragin zituzten eta % 71 udalerrian gastatu zen. Udalak 2021ean baino % 8,5 gehiago lagundu zien familiei 2022an.

 

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak erosteko ahalmen txikiena duten familiek jaso zituztela azpimarratu behar dugu. Familien % 76, 1. tartean kokatutako familiak (12.100 €-rainoko errenta duten familia bereziak) eta 2. tartean kokatutakoak (19.950 €-rainoko errentak dituzten familia arruntak eta 29.950 €-rainoko errenta duten familia ugariak) ziren.

Albiste guztiak