pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hondakinen %80ko gaikako bilketa-tasan jarraituta, 2017rako Sasietaren kostuak mantendu egin daitezke
21
Abe
2016

Hondakinen %80ko gaikako bilketa-tasan jarraituta, 2017rako Sasietaren kostuak mantendu egin daitezke

Gure etxebizitzetan egindako ahaleginak badu bere emaitza, hondakinen bilketarako Sasietaren kostua mantentzea lortzen duelako.

Joan den abenduaren 1ean, Sasietako Mankomunitateari egin behar dizkiogun ekarpenak onartu ziren, hiri-hondakinen kostuak ordaintzeko,  eta, horiek 557.234 eurokoak dira.

 

Etxeetan hondakinak bereizteko, legazpiar bakoitzak egin duen ahaleginak bere emaitza izan du. Horrela, gaikako bilketa-tasari %80an eutsi zaio eta, horri esker, Sasietako bilketa-kostuak mantendu egin ahal izango dira.

 

Albiste ona da Legazpirentzat, sortutako hondakinak zuzen bereizteko egiten duen ahaleginaren ordaina ikusgarri bihurtzen delako. Baina, erne jarraitu beharra daukagu eta gure etxeetan egiten dugun ahaleginari eutsi egin behar diogu. Izan ere, ingurumenarekiko errespetuarekin konpromisoa duen herria dela erakutsi izan du Legazpik.

 

Udalean ere zereginak baditugu, batetik, edukiontzietatik kanpo poltsak eta hondakinak uzten dituzten pertsonek horrelakorik egin ez dezaten eta, bestetik, hondakinen bilketarako kostuak jaisteko.

Albiste guztiak