Urriaren 7rarte egongo da ikusgai, arte diziplina anitzak biltzen dituen erakusketa.
Legazpiko Kultur Etxeko marrazketa eskoletan lehen urratsak egin ondoren, Arte Eder ikasketak egin zituen EHUan. Azken urteotan Madrilen dabilkigu espezializazio ikasketak egiten (erakusketa komisario; antzerki, zine eta telebistarako jantzien diseinua;…) eta alor horietan hainbat lan egin izan ditu. Lehen aldia du bere jaioterrian erakusketa jartzen.