Legazpiko Udaleko Bozeramaileen batzordeak, premiako prozedura bidez bildu eta gero, bere samina adierazi nahi du 2007-2011 legealdian Legazpiko Udaleko alkate izan zen Sotero Plazaola Odriozola jaunaren heriotza dela eta. Horrezaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du joan den 2007-2011 legealdian Sotero Plazaola jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa. Modu berean, gaur osteguna, arratsaldeko 19:00etan Azoka aterpean egingo den zeremonia zibilean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die beraien begirunea eta dolumina azaldu nahi duten herritarrei.