pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Liburutegia euskal literatura irakurtzen dutenen klub birtuala osatzeko proiektura batuko da
13
Uzt
2015

Legazpiko Liburutegia euskal literatura irakurtzen dutenen klub birtuala osatzeko proiektura batuko da

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta

Euskal Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoak E-RAKURLEAK du izena eta 9 hilabeteko iraupena izango du
 
Legazpiko Udal Liburutegiak bat egingo du euskal literatura irakurtzen duten pertsonen klub edo talde birtual bat sortzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenarekin. Egitasmo berri honi, hain zuzen, E-RAKURLEAK izena jarri diote. 
 
Kluba, zehazki, eLiburutegiko irakurleekin, alegia Internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko liburutegiko zerbitzua erabiltzen duten EAEko pertsona guztiekin osatuko da. Legazpiko Udal Liburutegiak proiektuarekin bat egitea erabaki du, liburutegia Jaurlaritzaren Euskadiko Liburutegi Sarean dagoelako eta bere garaian eLiburutegia zerbitzua eskaintzen hasi zelako. Legazpiarrek ere izango dute, beraz, egitasmoan, eta horren ondorioz, irakurle komunitate zabalago batean parte hartzeko aukera.
 
Ekimena Euskal Idazleen Elkartearen laguntzarekin gauzatuko da, eta 9 hilabeteko iraupena izango du. Denbora tarte horretan, liburu bat landuko dute hilero, eta irakurketa jakin horren inguruan bizpahiru eguneko ekintza sorta egingo dute. Taldearen gidaritza Goiatz Labandibarrek eramango du.
 
Izen-ematea librea izango da, baina nahi duenak liburutegiaren bitartez gauzatu ahal izango du. Legazpiko Udal Liburutegiak, gainera, 3 gailu elektroniko maileguan utziko dizkie irakurleei, euskaraz irakurtzen has daitezen.
 
Euskaltegian ere bada irakurle taldea
E-RAKURLEA ekimenaren bidez, beraz, euskaraz irakurtzen duten edo irakurri nahi duten pertsonentzat beste ate bat ireki da; izan ere, Legazpin, lehendik ere bazuten euskal literaturan oinarritutako irakurle talde bat, Udal Euskaltegiak bultzatutakoa.
 
Irakurle talde horretan liburuak proposatzen dizkiete taldekideei, bakoitzaren hizkuntza maila, ohiturak eta gogoko gaiak kontuan izanda. Beraz, pertsona bakoitzari dagokion liburua proposatzen diote eta bere erritmoan aritzen da bere kasa irakurtzen. 
 
Irakurtzen dutenean entregatzera edo beste bat hartzera joaten direnean, irakurritako liburuari buruzko iritzia eskatzen diete elkarrizketa informal batean. Teknologia berriekin ibiltzen ohituta daudenek moodle orrian ere idazten dute irakurritako liburuari buruzko iritzia. Horregatik, dagoeneko liburuei buruzko iritzi eta kritika ugari bildu dituzte, eta guztiak ikusgai daude, idazlez idazle eta liburuz liburu sailkatuta. 
 
Liburuak ondo zaindu eta dagokionean entregatzea da taldekideen konpromiso bakarra; baita gutxienez urtean 3 liburu irakurtzea ere.
 
Doako jarduera da, eta interesa duen 18 urtetik gorako edonork eman ahal izango du izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara idatzita edo 
udaleko Euskara Zerbitzura, Udal Euskaltegira edo Udal Liburutegira joanda.
 

Albiste guztiak