Xabier Lopez de Munain udal artxibozainak 2015eko abuztuan erretiroa hartzeko asmoa zuela azaldu zuen eta, horren aurrean, Legazpiko Udaleko aurreko gobernu taldeak zegozkion eskumenak erabiliz, aipatu plaza barne promozio bidez beteko zen arte hutsik uztea erabaki zuen.
Kontuan hartuz, batetik barne promozioaren prozeduraren iraupena luzea dela, bestetik lanpostua berehala betetzeko premia larria dagoela eta azkenik, Lan-eskaintza publikoa egitea debekatuta dagoela, aipatu lanpostua aldi baterako betetzea erabaki da, harik eta barne promozioaren bidez behin betiko beteko den arte.
Legazpiko Udalak artxibozainen lan-poltsa propiorik ez duenez, lan-poltsak eskatu zitzaizkien beste Udalei eta HAEEari. Azken erakunde horrek bakarrik zuen artxibozainen lan-poltsa eta 11 pertsonez osatutako zerrenda bidali zuen. Horietatik bakarrak bidali du bere Curriculum Vitae baina, jasotako CVa aztertu ondoren, izangaiak ez zuela lanpostua betetzeko eskatutako prestakuntza eta esperientziarik egiaztatu zen.
Hortaz, presako kontua dela eta izangaiak biltzea zaila dela kontuan hartuz, lan-eskaintza egin zezala eskatu zitzaion Lanbideri. Lanbidek lanpostuen zerrendan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen dituzten 5 izangaiez osatutako zerrenda bidali zuen. Ondoren, izangaien prestakuntza eta esperientzia aztertu zuten udal artxibozainak, udal idazkariak eta Giza baliabideetako teknikariak eta Iñaki Elorza Ayastuy jauna aukeratu dute artxibozain lanpostua aldi baterako bete dezan, lanpostu hori barne promozio bidez behin betiko beteko den arte.
Dagokion txosten juridikoa egin ondoren, behin-behineko artxibozaina kontratatzeari ekin zaio eta datorren astelehenean, 2015eko uztailaren 13an, hasiko da lanean.