pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plan Orokorra idazteko helburuak

Plan Orokorra idazteko helburuei ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek

 

Datozen asteetan Plan Orokorra idazteko helburu eta irizpideak onartzeko asmoa du Udalak. Horiek izango dira Legazpiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren agiria idazteko oinarriak.

HAPOaren agiria idazteko oinarriak

Labur-labur Planak bete beharko dituen helburu estrategikoak hauek dira:

1. Hiri-eredua trinkoa, konplexua eta kohesionatua izatea

2. Urola Garaiko ekonomia aktibatzen eta udalerriko ekonomia dibertsifikatzen laguntzea

3. Legazpiko natura, landa, kultura eta paisaia ondareari balioa ematea

4. Lurralde iraunkor eta energetikoki eraginkorra bultzatzea

5. Legazpi pertsona guztiena eta guztientzat izan dadin bultzatzea (zeharkako helburua)

 

Herritarrek agiri horri ekarpenak egiteko aukera dute azpiko formularioaren bitartez. Ekarpenak aurkezteko epea azaroaren 6an amaituko da.

 

Derrigorrezko eremua

Derrigorrezko eremua

Derrigorrezko eremua

Derrigorrezko eremua

reCAPTCHA
Berriz kargatu Kodea ez da zuzena

Lege Oharra

Indarrean dagoen legeriaren arabera1, Legazpiko Udala da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduradun. Udalak datu horiek bere informazio-sistemetan erabiliko ditu zure kontsultak, iradokizunak eta erreklamazioak erantzuteko; modu berean, Udalak bere gaineko informazioa bidaltzeko erabili ahal izango ditu datu horiek, horretarako harremanetarako edozein bide erabiliz, baita e-posta ere.

Zuk eskubidea duzu datu horietan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko; halaber, Udalak datu horiek erabiltzearen eta hirugarren batzuei ematearen aurka egin dezakezu. Horretarako eskaria aurkeztu beharko duzu udaletxean, Nortasun Agiriaren fotokopiarekin batera, honako helbidean: Euskal Herria plaza 1 – 20230 Legazpi.


1Datuak babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio askea direla-eta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.