pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Natur inbentarioa

Legazpin natura eta paisaia ikuspegitik garrantzi handiena duten guneak identifikatu dira lan honetan, interes handieneko elementu naturalak (landaredia, fauna eta paisaia) ere definituz.

 

Balio altuena lortu dutenen artean daude Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko ingurua eta Korostiaga Interes Naturalistikoko ingurua. Gune hauen eta beste batzuen interesa habitat natural eta seminaturalen presentziari eta kontserbazio egoera onari, landare eta animali espezie mehatxatuen presentziari eta paisaiaren ikuspegitik duten sentikortasunari zor zaio.

 

Habitat naturalak

Bereziki aipatzekoak dira, udalerriko hainbat puntutan aurkitu daitezkeen bertako basoak eta hauen jarraiera faseak (haritz kandugabearen basoak, ameztiak, baso mistoak, haltzadi eta ibarbasoak, pagadiak, baso gazteak, txilardiak…), Aizkorri inguruko pareta karstiko ia iritsiezinak eta iturburuen inguruan osatzen diren gune heze eta lohitsuak. Modu honetako habitaten adibide bikainak ditugu Amutsandako ameztia, Aizalekuko haritz kandugabearen basoa, Oamendi, Kortaburu eta Arrolamendiko hezeguneak eta Arrolamendi eta lakidioiolamendiko artean aurkitzen diren haltzadiak esaterako.

 

Habitat seminaturalak

Giza jarduera tradizionalei loturiko landa-eremuko paisaiari loturikoak eta goi-mendietako larreak aipatu behar dira. Gune hauek nabaria hartzen dute agertzen duten mosaiko izaeragatik garrantzi ekologiko handia baitute, berez duten garrantzi etnografikoari, kulturalari eta paisajistikoari batu beharrekoa. Horrez gain, gune urbanoaren amortiguazio gune gisa funtzionatzen dute ere. Landa-eremu aipagarrienak Telleriarte eta Brinkola auzoen artean agertzen dira, horiez gain, Lakidiolamendi, Egialdea eta Aztiria auzoak, eta Aitzondo eta Oamendiko goi-mendiko larreak ere garrantzitsuak dira zentzu honetan.

 

Habitat berezi hauetan hainbat landare eta animalia espezie berezi edota mehatxatu aurkitzen da. Landareei dagokienez, aipatzekoa da Legazpin goi-mendietako tipikoak diren landare mehatxatu ugari aurkitzen dela (Armeria pubinervis, Asperula hirta, Dryopteris submontana, Festuca gautieri, Gentiana lutea subsp. lutea, Gentianopsis ciliata, Huperzia selago, Lycopodium clavatum, Paris quadrifolia, Polygonum viviparum, Pulsatilla alpina subsp. cantabrica, Ribes petraeum, Silene ciliata, Tozzia alpina, Veratrum album, Viola bubanii…), bereziki Aitzondo inguruak eskaintzen dituen habitat eta baldintza klimatiko berezien ondorioz. Faunari dagokionez ezin ahaztu gara baso helduei loturiko animali espezie forestalekin, bai ornogabeekin (Rosalia alpina, Elona quimperata, arkanbelea…) bai ornodunekin (okil espezie ezberdinak, muxar grisa, lepahoria, basakatua edota saguzar espezie ezberdinak); ur-sistemei loturikoekin (bisoi europarra, bertako karramarroa, baso-igel iberiarra…) edota hegazti harrapariekin (miru beltza, sai zuri eta arrea, belatz handia eta gorria, mirotz urdina, arrano beltza…).

 

Paisaiari dagokionez bereziki aipatu behar dira duten interesagatik, hauskortasunagatik eta egunerokotasunagatik bereziki sentikorrak diren Aizkorriko haitzartea, Armuño tontorra, Amutsandako ameztiak Korostiaga ekialdeko baso naturalak, Arrolamendi, Lakidiolamendiko, Otañu eta Aizeleku-Arrasetako inguruak  besteak beste. Gune hauek, biztanleriaren eguneroko bizitzan presentzia nabaria izanik, ezinbestekoa egiten da kontserbazio ikuspegi batetatik kudeatzea, hauen balio naturalistiko eta paisajistikoak mantentzeko helburuarekin.

 

Natur inbentarioaren txosten osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen.

 

DSCF0788  P1010038  P1010046