pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plan Orokorra idazteko helburuak

Plan Orokorra idazteko helburuei ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek

 

Datozen asteetan Plan Orokorra idazteko helburu eta irizpideak onartzeko asmoa du Udalak. Horiek izango dira Legazpiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren agiria idazteko oinarriak.

HAPOaren agiria idazteko oinarriak

Labur-labur Planak bete beharko dituen helburu estrategikoak hauek dira:

1. Hiri-eredua trinkoa, konplexua eta kohesionatua izatea

2. Urola Garaiko ekonomia aktibatzen eta udalerriko ekonomia dibertsifikatzen laguntzea

3. Legazpiko natura, landa, kultura eta paisaia ondareari balioa ematea

4. Lurralde iraunkor eta energetikoki eraginkorra bultzatzea

5. Legazpi pertsona guztiena eta guztientzat izan dadin bultzatzea (zeharkako helburua)

 

Herritarrek agiri horri ekarpenak egiteko aukera dute azpiko formularioaren bitartez. Ekarpenak aurkezteko epea azaroaren 6an amaitu da.