pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI

 

Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen, bertan 176 iradokizun bilduz. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.
 
Bigarren fase horren ondoren, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko.
 
Semaforo gisa, herritarrek egin beharreko lanen egoera egiaztatu ahal izango dute:  gorria, lanarekin hasi ez denean;  laranja, prozesuan dagoenean; eta  berdea, amaituta dagoenean. Semaforoa berde jartzen den unean, iradokizunaren ondoan egindako lanak eta gauzatze-data zehaztuko dira.
 
Iradokizunak hiru ataletan banatzen dira:
- EGITEKE: pixkanaka egingo dira udaleko baliabideekin.
- OHARRA: udalaren eskumena ez bada ere, arduradunekin harremanetan jarriko gara arazoa konpondu ahal izateko.
- AZTERTZEKO: iradokizunek azterketa handiagoa behar dute erabaki bat hartu, edo garrantzi handiko proiektuei erantzuten dietelako; beraz, ezin zaie berehalako irtenbiderik edo erantzunik eman.

 

  • ZENBAKIAEGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    1Haurrak futbolean aritzen dira Boulervarden. Kristal asko apurtu dira. Gurasoak batzuetan ez dira erantzule egiten. Kartela badago, baina hasieratik ez da kasurik egin.Udaltzaingoa sentsibilizazio lanetan ari da.
    2San Inazion zarata asko dago. Kartoia eta plastikoak ez dira ondo biltzen. Aparkaleku gehiago behar diraSasietari pasa zaio abisua. Honetaz gain froga egin da kontenedoreak lekuz aldatuz eta hiru aparkaleku ere irabazi dira.
    3Laubideko 4. eta 6. atarien arteko espaloia fatxadarantz erori da, eta horrek merkataritza-lokaletan ura sartzea eragiten du. Azterketa egin da eta konpondu da. Urria 2024.
    4Urtatza deposituan pinturak ezabatzeaMaiatza 2024.
    5Urtatzako parkea berritzea (ziburuak eta eremu osoa, mobiliarioa)Legealdi planean jasota dago eta egingo da.
    6Arantzazuko teilatua konpondu egin behar da.2024ko maiatzean.
    7Laubide 17 parean dagoen zuhaitza inausi beharko litzateke. Inausi da 2024ko urtarrilean.
    8Laubideko 12. zenbakiaren atzealdean dauden zuhaixkak moztea. Lehen solairuko leihoetatik oso hurbil daude.Moztuta.
    9Txakurrentzako leku itxiak jartzea2024.eko urtarrila. San Inazion jarri da.
    10Gabonak datoz eta Laubidetik gora ez dago ezer, ez girlandarik, ez argirik... Gabonak direla nabaritzen den zerbait.2023ko abendua. Argi gehiago kokatu dira auzoetan aurtengo gabonetan
    11Gizarte zentruko mahaiak egurrezkoak dira eta ezpalez hautsita daude, eta arropa hondatu egiten da2024ko martxoa-apirila.
    12Urtatzako etxe berrietan (60-64), zabor guztiak lurrean daude eta katuek hautsi egiten dituzte. Trasteak ez dira ostegunetan bakarrik ateratzen; nahi dutenean ateratzen dituzte.Sasietari pasa zaio abisua. Norbait trasteak egunetik kanpo ateratzen ikusi ezkero Udaltzaingoari abisatu.
    13Laubide 7ren ondoan dauden edukiontziak beste leku batean jartzea proposatzen dugu. Etxeetatik hurbilegi daude eta zarata zein usaina dago.Kokalekuak ez du arriskurik eta Sasietaren arabera lekua aproposa da, beraz azterketa egin ondoren, ez dira lekuz aldatuko.
    14Intxausti tabernaren atzealdean autoak abiadura handian pasatzen dira. Zerbait egin beharko litzateke abiadura moteltzeko.Kotxeak motelago joan daitezen sistema bat frogatuko dugu.
    15Noiz kenduko dira Laubide 19 aurreko baratzeak? Paisaia suntsitzailea da, eta hor gertatzen diren gauzak...Aurten erosiko ditugu txabolak eta 2025ean botako dira.
    16Urtatzan txakur asko daude eta zaunkek traba egiten dute atsedenaldian.Txakurrekin arazoak daudenean Udaltzainekin harremanetan jarri eta egoera jakinarazi behar zaie irtenbide bat bilatzeko.
    17Urtatzatik Goierrirako jaitsieran, heskaiek ikuspena kentzen dute.2023ko azaroa. Heskaiak kendu dira
    18Urtatza 65-66 arteko autoen aparkalekuetako marrak margotu.Hurrengo urtean aparkalekuen margoketa orokor bat aurreikusita dago.
    19Urtatza 55. Garajeen aurrean pibote bat jarri dute eta arratoienak diruditen zuloak daude.Zuloak estali dira. 2023ko urrian eta 2024ko urtarrilean.
    20Txakur kaka asko dago Urtatza osoan. Jendeak ez du jasotzen.Gertatzen den momentuan abisua pasa behar da hau erregulatzen duen ordenantza bat dagoelako. Kanpainak aurrera eraman dira.
    21Bidegorrien sarea amaitzea; trazadura osoari jarraipena ematea eta oinezkoei bide-prestakuntza ematea, edozein aldetatik ibiltzen baitira, baita espaloiak dituztenean ere.Aizkorri kaleko bidegorriari soluzio egokiago bat emango zaio 2025ean.
    22Herritarrak oinarri dituen energia-komunitatea, ez lobby energetiko handietan, beste udalerri batzuetan sortutakoen antzera. Tokiko komunitatea.2024ko martxoan TEK sortua.
    23Laubideko hexagonoan banku bat jartzea. Ahal bada, itxi. 
    24Bizikletak garbitzeko gunea txukundu eta txorrota gehiago jarri. Gehitu txaparen bat urak zipriztindu ez dezan. Adibidez, Zumarragakoa.Erabiltzaileengan jasotako informazioan oinarrituz gunea ondo funtzionatzen du eta gustura daude instalakuntzarekin. Txirringak konpontzeko materiala ere gehitu da.
    25Zakurren kaketarako paperontziak, San Inazio auzoan, San Martin. Ia ez dago. Eta Musika Eskolakoa eta Latxartegi erre egin ziren bere garaian eta ez dituzte berriro jarri.Gehiago jarriko dira.
    26Futbol zelaiaren mantenua hobetu daiteke.Plangintza bat egin dugu eta langile bat gehiago egongo da lan horietan.
    27San Inazio 8-10, txakurrak ate eta espaloietan txiza egiten dute. Kartel bat jartzea proposatzen dugu. Arkuaren aldea ere oso zikina dagoKartela jartzea ez da aurreikusten esperientziak dio duen eragina oso txikia dela. Garbiketaren inguruan, kontratu berriarekin auzoko garbiketa indartu egingo da eta espero dugu horrela arazoa konpontzea.
    288-10 San Inazioren atzekaldea oso zikin dago 
    29Udalerriaren argiztapena. Iaz argiztapena nabarmen jaitsi zen eta uste dugu argia segurtasunarekin oso lotuta dagoela. Neguan oso argi gutxi dago eta ilun eta arriskutsu dago, zehazki Itxaropen auzoan.Argiztapenaren potentziak ez du aldaketarik jasan. Itxaropenen eta Juanastegin argiteria indartu egin da.
    30San Martin arkuan stop bat dago eta ez du inork egiten eta arriskutsua da 
    31San Inazio 5ean ere stop bat behar da eta ez dago margotutaKartela dago. Udaltzainek jarraipena egingo dute.
    32Hondakindegia (eskonbrera) eta Mirandola egokitzea. Mirandaolan oso gune polita da familiarentzat, eta bankuak falta dira, barbakoak konpondu... herriarentzako aisialdirako gunea izateko. Oso hondatuta dago.Mirandaolako barbakoak, bankuak, zaborrontziak… aldatu eta konpondu dira. 2025ean Urtatza zaharreko parkean moldaketa batzuk egingo dira.
    33Aparkaleku gehiago Laubiden. Aulkiak haurren parkean, itzalgunean.Banku gehiago kokatu dira parkean (itzalgunean). 2023 azaroa.
    34San Inazio 17, atzealdea. Ezki handi bat dago eta aspaldian ez da inausten. Sustraiak azalekoak dira eta arriskutsua da.Aztertu da eta ez da arriskurik ikusi.
    35San Ignazio 6-14 espaloiak konpondu, muinoak 
    36San Inazioko eskailerak konpondu, Laubideko parkerantz jaisteko daudenakAurten esleituko da obra eta laster egingo da.
    37Kultur etxeko igogailua garbitzea, igogailuaren eta kristalaren artean 
    38Lorategiak zaintzea (Itxaropen 11). Belarra jaso.Jaso egiten da eta abisua pasata dago.
    39Ume txikientzako parkeak aldatu. Elizakoa oso altua da eta txiki-txikiendako parke bat behar da.Herrian ume txiki-txikientzako parke egokiak San Inaziokoa eta Itxaropenekoak direla esan dezakegu, hazi ahala herrian zehar beste batzuk daudelarik. Laster Laubideko hexagonoko parkea berrituko da.
    40San Inazio 17an hortentsia bat kendu zuten. Obra egin zenetik zuloak jarraitzen du. Arriskutsua da eta estali egin behar da. Gainera ez dituzte belardiak inausi. 
    41Urtatzako okindegitik gertu zebrabide bat dago, seinaleztatu beharrekoa.Seinalizatu da.
    42San Inazioren obra egin zenean, egurrezko pibote batzuk jarri ziren. Autoak oso azkar pasatzen dira. Lehen abiaduraren kartela zegoen. Piboteak eta abiadura-muga jartzekotan geratu ziren. 
    43Musika Eskolako iturriaren txapela kili kolo dago eta erortzen da.2024.eko martxoan konpondu zen.
    44San Inazioko iturria parking azpikoa konpontzeko eskatzen da.2023 azaroa.
    45Latxartegi atzealdea txukuntzeaLatxartegi 4-5 sasiz garbitu da. 2024 urtarrila.
    46Zentro Extremeñoaren aurrean farola bat behar dugu. Maizago garbitzea ere eskatzen dugu.2023 iraila.
    47Laubide sahats negarti handi bat dago eta adarrak oso luzeak dira.Kimaketak egin dira eta urteroko programazioan sartuta dago.
    48Mirandaola bideko bidegorria maizago garbitu behar daMaiz garbitzen da.
    49San Juan errepidea, txaleten jaitsiera hilerri zaharrerantz. "Bide kanadiensea" konpondu behar da. Apurtuta dago.Konpondu da 2023ko urrian.
    50San Juan auzoko kaleak konpontzea. Erdikoa duela urte batzuk birgaitu zuten, baina beste biek hondatuta jarraitzen dute, estropezu egiteko arriskua duten adineko pertsonak dituen auzo batean. 
    51Ezgaitasuna duten pertsonen plazak ondo seinaleztatzea. Seinale bertikalak jarri, hobeto ikus daitezen. Badira bereak ez diren txartelak erabiltzen dituztenak; berrikusi egin beharko lirateke.Denak seinaleztatuta daude, era batean edo bestean. Txartelak gaizki erabiltzen direla somatzen baldin bada, udaltzaingora deitzea eskertuko genuke.
    52Laubideko bulebarretik doazen patineteen abiadura erregulatzea.Udaltzainek kanpaina bat aurrera eraman dute.
    53Adarrak kimatzea Bikuñatik Olaberrirako pasealekuanKimaketak egiten dira; urteko plangintzan sartuta dago.
    54Maddiren aurreko zebrabidea konpontzea eskatzen dut. Oso egoera txarrean dago.Aizkorri kalea berrituko da 2025ean eta orduan egingo dugu.
    55Farmaziako eskailerak. Eskuineko barandarekin jarraitzeko eskatzen dut.Ez da jartzen lursailaren pribatutasuna babesteko.
    56Aizkorri kalean zakarrontzi gehiago jartzea.Ikertu ondoren zaborrontzi gehiago jartzearen beharra ez da ikusten.
    57Aizkorriko atzeko kalean oso zikin dagoGarbiketa aurrera eraman da. Ekaina 2024.
    58Ikastolako parkeari beste buelta bat eman: kanpo multiusos eta parkea txukunduLatxartegi gune osoa berritzeko parte hartze prozesu bat irekita dago. Azaroa 2024.
    59Urtatza zahar parkea konpondu: tirolina jarri eta egurrezko jolasak.2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik.
    69Gure Naia taberna ondoan ezgaitasuna zuten aparkaleku bat zegoen. Orain ez dago margotuta.2024ko urtarrila. Margotu da aparkalekua
    61Urtatzako abentura parkea. Tirolinak2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik.
    62Jabondoko iturria gaizki dago. Puskatuta dago eta ura joaten zaio. 
    63Mirandaolan erreta daude barbakoak.Barbakoa berriak jarri dira. Ekaina 2024.
    64Urtatzan arrapala gehiago jartzea, eskailera asko daudelako. 
    65Mirandaolan egurrezko banku batzuk esertzeko. Ez dago ia ibilbide osoan. Frontoian eta harrian bakarrik.Mirandaola parkean berrikuntzak egin dira: barbakoak, bankuak, zaborrontziak… Ekaina 2024.
    66San Inazio 30 platanondoak urtero inausi behar dira. Lorategiak nahiko utzita daude.2024.eko urtarrilean egin zen.
    67Zinemaren atzeko eskailerak abandonatuta daude. Garbitu dira. Apirila 2024.
    68Aizkorriren atzeko barandak 20-26. Arriskutsua dago2024.eko apirilean jarri dira.
    69Urtatza 17-18 ura bideratzea, 18ko garajeetara sartzen delakoBizilagunei adierazi zitzaien hori gertatzen denean mesedez abisatzeko eta orduan ikusiko genuke zehazki non dagoen arazoa. Hiru urtez geroztik ez dugu horrelako gertakizunik erregistratu.
    70Txakurrentzako parke itxi bat jartzea2024.eko urtarrilean San Inazio.
    71Elizako parkearen eta adineko pertsonen parkearen artean apurtutako baldosa. 2024ko urtarrila. Baldosa konpondu da
    72Espaloian, ia futbol-zelaia amaitzen den lekuan, muino bat dago. Zuhaitz batena, beharbada. 2024.eko martxoan zuhaitz berri bat jarri da.
    73Kale zaharreko losetak mugituta daude. Andresenean arketa gaizki dago.Andreseneakoa bizilagunei dagokie, pribatua da. Bestalde, mugitutak zeuden losetak aldatu dira.
    74Goierri Tabernatik - Urtatza Auzoko 4zbk doan errepide eta espaloiaren berriketak. Errepidean zuloak, espaloietako baldosak puskatuta, aparkatzeko lekuaren marrazkia ezabatuta dago 
    75Arazo garrantzitsu bat Urtatzako aparkalekua da. Egunez jendea hara eta hona ibiltzen da eta gutxi gorabehera aparkalekua aurki daiteke, baina 19:00-20: 00etatik aurrera ezinezkoa da. Gauez autoak espaloi gainean utzi behar dira, aparkatzea ezinezkoa delako.2025erako aparkaleku berri bat eraikiko da.
    76Arratoien gaiarekin zerbait egitea iradokitzen dut, asko daude eta nahi bezala paseatzen dira Lau Bide eta Urtatzatik.Arratoigabetze kanpainak daude eta momentuoro aurrera eramaten dira. Jatorria zein den jakinez gero Udaltzaingoari abisatu.
    77San Martin nola liteke San Martinen arkuan estetika hausten duen burdinazko ate bat jartzea? Ez dago binilorik egitura hori disimulatzeko?Eraikuntza historikoaren babeserako burnia da elementurik egokiena hau baita ibilgailuen gidariei gehien sentsibilizatzen diena. Ezin da disimulatu honen helburua ondo ikustea baita. Horrela eraikuntza behar bezala babesten laguntzen baitigu.
    78San Martin plazan aparkalekuak falta dira.Hiru gehiago jarri dira.
    79San Martin, garbiketa-zerbitzuak, espaloiak zaintzea, lorezaintza... hobetzea eskatzen dutGarbiketa kontratu berriarekin indartuko da zerbitzua eta maizago garbituko da auzoa.
    80Kiroldegia berritzea:pistinako komunak, aldagela indibidualak, programazio eskaera handiagoa, polikiroldegiko ordutegiak zabaltzea... 
    81Irene Paredes kirol guneko armailak eta estalkia berriztea. 
    82Ur parke bat2024 uztaila
    83Txakurren lege berria dela medio, txakurrak aske izateko parke bat.(Herrian. Ez Mirandaolan edo tiro al plato inguruan...)2024.eko urtarrila. San Inazio.
    84Tamalgarria iruditzen zait bi paddle pista edukita (gorantz doan kirola izanik) aprobetxatu ezin izatea. Izan ere, zorua egoera txarrean dago (leku batzuetan moketa apurtuta dago, hosto eta lur asko, etab.) eta erabat agerian dagoenez, askotan ezin da klimatologiagatik erabili. Erabilerarako zenbateko bat ordaintzearen kontura ere, uste dut hobekuntza batzuk eginez gero erdi estalia gera dadin eta pisua hain arriskutsua izan ez dadin, ordaintzeko prest geundekeela inguruko herrietara joan beharrean (Beasain, Olaberria...) Nire ustez, hobetu daitekeen gauzetako bat da; gainera, pena da pistetan inbertsioa egin izana 
    85Tren geltokirako bidean dauden bankuak erabat utzita daude, aspalditik apurtuta eta begetazioz Beteta, pena bat da, zeren bidea berrituta dago, eta alde hori gelditzen da abandonatua . Jende asko dabil tren geltokirako bidean... eta utzikeria erakusten du.Banku gehiago jarri dira. 2024 ekaina.
    86Urtatzan bizi eta kirola gustatzen zaigunontzat... bizikleta garbitzeko gune bat eskatzen degu ..lakiola eta arrola ingurutik jende asko ibilitzen danez bai: U parkean, Urtatza urtegi bidean dagoen iturrian edo loroparkean. Edo zein hauetako kokalekuak aproposs ikusten ditugu jartzea guneaEz dago legealdi honetan aurreikusita.
    87Zerbait egin behar da CEIDAren ondoan dagoen etxearekin. Arriskutsua da 
    88Gurtzain parean espaloia eta oinezkoen pasabidea jaitsi. 
    89Jendea negozioak martxan jartzera animatu behar du, bereziki etorkinen kasuanGaur egun enplegua eta merkataritza sustatzeko dirulaguntzak daude. Uggasa ere jo daiteke.
  • ZENBAKIAEGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    1Urtatza biltegiaren azpian belarra altuegi dago eta kaparrak eta arratoiak daude.Pribatua da eta enpresari abisua pasatu zaio egoera onean mantendu dezan.
    2Urtatzaren biltegiak arrakalak ditu goiko plataformanOinezkoentzako segurtasun arazorik ez dago. Enpresari abisua pasa zaio.
    3Urola Ibaia garbitzea. Zuhaitzak erorita daude leku batzuetan.Gipuzkoako Urak-i abisua pasatu zaio garbiketaren arduradunak baitira.
    4Urtatzako txaleten atzeko belarra mozteaJabeei abisatu zaie mantenimendu lanak egin ditzaten.
    5Urtatza 54, fatxada oso gaizki dago eta erortzen ari da.Ez da arriskurik ikusten komunitateari pasa zaio abisua bere esku baitago.
    6Pentsio zaharra. Gazteak sartzen ari dira eta sua ere eman diote noizbait. Inguruko autoei harriak botatzen dizkiete. Haize handia dagoenean teilak erortzen diraEgralur enpresakoa da. Abisua pasata dago.
    7Mirandaola-Telleriarte gunean. Pertsona asko errepidetik joaten dira, bidea ez dagoelako ondo Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailak, bideak malda gutxiago izateko konpromisoa hartu zuen.
    8Apeaderoaren ondoko bidea aztertu, nondik eman irteera.Adif-i pasa zaio informazioa arazoa baloratu dezan.
    9Goenagaren antenatik pistaraino bidea ixten ari da. Argomak dira batez ere. 
    10Goierri parean dagoen depositoaren egora zaindu. Pribatua dela badakigu, baina bertan hazten den belarrak sortzen duen zaborra eta arratoiak auzoko osasunaren kontra doaz. Bertan hezetasun handia sortzen da, depositoa osatzen dituzten ladrilu edota egituraren zati asko hautsita daude eta.Enpresa batena da. Ez da arriskurik ikusten. Enpresa abisatuta dago.
    11Zoritxarrez, beilatokiko instalazioak birziklatze-enpresa baten ondoan daude, eta horrek osasun-egoera eragiten die beilatokiko lukurariei. Interesgarria litzateke beilatokirako kokapen berri bat aztertzea.Beilatokiko jabeek arazoa ezagutzen dute. Pribatua denez Udalak ez dauka eskumenik.
    12San Martin auzoko uraren presioa oso txikia da eta bizilagun guztiek dituzte arazoak.Gipuzkoako Urakek arazorik ez duela somatzen dio. Etxebizitzaren hoditeri orokorra izan daitekeela diote.
    13Zumarragara doan bidegorrian bainua jartzea 
    14Ondare historikoa hobetzeko zer laguntza dauden jakin nahiko genuke, fatxadak eta mendiak txukuntzea, adibidez. 
    15Galdetu zergatik ez den erabiltzen geltokiko eremu berritua.Obraren ondoren, Adifek ez du zabaldu, baina laster egingo du
    16Zumarraga bideko bidegorria garbitu behar da, belarrez beteta dago eta hauengatik, askotan itxita egoten da 
    17Saturnino Telleriaren atzeko aldea oso gaizki dago. Gordailuak pribatuak dira, etxearen eta biltegien arteko lorategiak oso gaizki daude. Zuhaitzak lehenengo solairura iristen dira.
    18Kiroldegiaren ondorengo Bikuña kalea. Traste zaharrak edozein egunetan ateratzen dira.Sasieta abisatuta dago, hala ere, jarrera desegokiren bat ikusiz gero Udaltzainekin harremanetan jarri.
    19San Martin. Zaborren edukiontzi guztiak 200 metrotan multzokatuta daude. Bizilagun batzuek zarata izugarria jasaten dute (etxearen altueragatik), edozein ordutan, kamioiaren zaratagatik 
    20Laubideko HAZaren alboan, eremu bat dago eskaileren ondoan. Bertan, haurrek jolasten dute, eta fatxadako kableekin kolunpatzen dira, kableak hautsiz eta jolaserako gune hori erabiliz (fatxadak margotu, baloiarekin jolastu, etab.). Nire iradokizuna txirrista hori kentzea da, eta joan den mendean bezala berriro eskailerak jartzea.Argiteri hori ez da publikoa bizilagunena baizik eta abisua pasa zaie. Aldapatxoaren inguruan momentuz ez da eskailerengatik aldatuko.
    21Aizkorri kalea. Biribilgunearen ondoren aparkalekua konpontzea. Zuloak ditu berriro. 
  • ZENBAKIAEGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    1San Inazio 41ean arrapala bat jarri gurdi eta aulkiekin sartzeko. 
    2Bizikletak garbitzeko luga bat jarri Laubiden, Eroskitik gertuAukera aztertu egin da eta ez da leku horretan kokatuko. Aldundiari bidegorrian beste garbiketa puntu bat kokatzea eskatuko zaio.
    33-12 urte bitarteko haurrentzako ludotekaEpe motzean adin tarte horretarako ludotekarik ez da aurreikusten. Baina etorkizunean kontutan izango dugu.
    42 eta 3 urte bitarteko haurrentzat gune itxi bat jartzea. Adibidez, Tabakaleran dagoena. 
    5Pena bat da udal tabernak itxita egotea, beharbada irizpideak errebisatu beharko lirateke martxan jartzeko  
    6Elizako parkeko jarlekuak busti egiten dira eta ondo legoke estaltzea. Ondo legoke baita ere, halaber, parke estali bat izatea, giltzaz itxia. Adibide gisa, Gasteiz.Udalerrian ez dira parke itxirik aurreikusten. Bankuak ezin dira estali zuhaitzak bertan daudelako.
    7Futbol-zelaia itxita dago igandean, irekita egon daiteke? Haurrek hesia gainditu eta min har dezakete. Sartzen ez dela kontrolatzea, irekitzea... Txikiak erabiltzeko, bada. 
    8Zuhaitzen oinarriak plastiko iragazleaz betetzea, Plazaolan 
    9Legazpiko udal gobernuari eskatzen diot 2024ko aurrekontuetan kontuan har dezatela Azpikoetxe kalearen ingurua hobetzea, eta bereziki Azpikoetxe 5, Txintxoetxe izenez ezagutzen dena. 
    10Aizkorriko parkeari sabaia jartzeaEz da estaltzea aurreikusten. Plazaolako parkea oso gertu dago.
    11Aparkaleku falta Itxaropenen. Juanastegiko kaleen azpitik aparkatzea proposatzen dut
    12Urtatzako bizilaguna naiz, nire proposamena depositoarekin zerbait egitea da, gaztetxoek jolasteko tokiren bat, futbol-zelai bat, parke bat edo. Ez dute lekurik futbolean jolasteko edo umeak elkartzeko. Oinezkoentzako gunean egin ohi dute, baina, azkenean, adinekoei enbarazu egiten die eta gaztetxoak ez daude gustura. Azkenean, alferrik galdutako gunea da eta, batez ere, berdegunea zaborrez eta arratoiz betetzen da. 
    13Laubideko denda guztiak ixten ari dira eta non erosiko dugu? Eskerrak Junetorri dagoen eta beste auzoetara joan gaitezkeen. 
    14Boulevarretik Domingo Agirrera igotzeko eskailerak estuak eta oso aldapatsuak dira. Ondo legoke konpontzea. 
    15Aizkorri kalean aparkamendu gehiago jartzea 
    16Salto salto parke estali batEz da momentuz aurreikusten.
    17Argiteria publiko gehiago. Batez ere Urtatzako 41. zenbakian. 
    18Mirandaolan ez dago argirik. Bidean bai, baina parkean ezAzpiegitura berdea da, hortaz ez da argi gehiago jartzearen beharrik ikusten.
    19Plazaola 26-27-28 zoru gorria egoera txarrean. 
    20Gaztetxea paren espaloia erortzen da. Gurpildun aulkiarekin gaizki. 
    21Itxaropeneko eskaileren azkeneko partean baranda jarri. Famrazia parean. 
    22San Martin auzora iristeko, Hegialdera joan behar dugu... hau da, ezin izango da isleta erdi bat egin egoitza inguruan...? Ez bakarrik guretzat, baizik eta Juanastegira sartzeko, itxaropen... 
    23Rokodromo itxi bat umeak zein gazteak praktikatzeko