pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arrobira mendi irteera

 

Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Arrobira egingo den mendi irteerara. Joan den ostiralean, Landaola Saria eman zioten Legazpiko Udalari, Arrobiko kudeaketagatik eta nola ez, abeltzantza eta eremuaren kontserbazioa uztartzeagatik.

 

Lorpen hori ospatzeko eta ingurune naturalaren ezagutza sustatzeko, jarduera hau Naturzaindiarekin batera garatutako proiektuaren barruan antolatuko da. Ekimenak herritarrak naturguneetara hurbiltzea du helburu, ingurumenaren errespetua eta kontserbazioa sustatuz.

Irteeran, abeltzainek gune horretan egiten duten lan garrantzitsua ere ezagutuko da. Beren lana funtsezkoa da inguruko paisaia eta biodibertsitatea kontserbatzeko, baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorra bermatuz.

Arrobira irteera herritar guztientzat zabalik dago eta aukera paregabea izango da familian gozatzeko eta Arrobiko aberastasun naturala ezagutzeko.


Maiatzaren 18an egingo da irteera eta igoera Aztiritik abiatuko da.

 

Izen-ematea jada zabalik dago, azkeneko eguna apirilak 11 izango delarik:

 

IZEN EMATEA

 

Behin parte-hartzaile kopurua zehaztuta, egunaren inguruko xehetasun gehiago emango dira.

 

Animatu parte hartzera eta ezagutu Arrobi gurekin!