pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

The Great, the Basque and you. Ura eta kultura banatzen
Legazpi iragarkia.png
Ostirala Urtarrilak 19tik, , 19:00
Ostirala, Urtarrila, 19 19:00
Zinea / Ikusentzunezkoa

Egilea: Mikel Bringas

Gaztetatik bizikletaz bidaiatzen dut, eta egin dudan ibilbiderik ederrenetako bat Great Divide

Mountain Bike Route (GDMBR) da. Munduko errepidez kanpoko ibilbiderik luzeena omen:

4.339 km eta 45.618 metroko igoera (Everest zazpi aldiz!), mota guztietako pista eta

bideetatik. Pedalei eragiteko ordu guzti horietan denbora asko dago gogoetarako. Nire

kasuan sortu dudan ibilbidearen jatorria izan zen, Basque Divide (BD).

GDMBRtik aurrera joan ahala, nire familiak eta lagunek zera esaten zidaten: "A ze ibilbide

gogorra egiten ari zaren!". Nire egoa zapuztu zen helmugara iritsita, nik baino kilometro

gehiago egin zituzten hainbeste pertsona aurkitzean, eta ez oporretan bizikletaz, bizitza

arriskuan jarriz baizik.

GDMBRk ur-banalerro bat hartzen du erreferentziatzat; BDak kultura-banalerro bat oinarri

du. GDMBRk eta BDk beren sinbolismoan antzeko bi lekutan dute hasiera eta amaiera.

GDMBR Kanadako Banff hirian hasten da, Kanadako Mendi Harritsuen Parkeen multzo

naturalaren ondoan, Gizateriaren Ondarea izendatua. Zaindu beharreko ondasuna.

GDMBR EEBB eta Mexikoren arteko mugan amaitzen da. Bertan munduko "legez kanpoko

gurutzatze" kopuru handiena dago eta horren ondorioz 250 migratzaile hiltzen dira batez

beste urtero. Konpondu beharreko arazoa.

BD San Martin Harrian hasten da, non urtero Hiru Behien Zerga ospatzen den. Europako

indarreko itunik zaharrena da, Interes Kultural Immaterialeko Ondasun izendatua. Zaindu

beharreko ondasuna.

Pirinioetako euskal muga, historikoki, euskal kulturaren gune banatzailea izan da. Gaur

egun, kultura-banatzaile izaten jarraitzen du, batez ere Afrika eta Europaren artean. BDaren

amaiera Avenida zubian dago; leku hori lotsagarria izan da Europa osoarentzat eta

defendatzen omen dituen balioentzat. Frantziak ia hiru urtez itxita izan duen espazioa da,

eta aldi horretan hamar migratzaile hil ziren Bidasoa inguruan, muga zeharkatzen saiatzean.

Konpondu beharreko arazoa.

Ordubete irauten duen ikus-entzunezko hitzaldi hau hiru zatitan antolatzen da. Hasierako

aurkezpen laburraren ondoren, bideo bat ikusiko dugu (30 min), GDMBRn dudan

esperientzia erakusten eta BD egitera bultzatzen. Ondoren (25 min), egin ohi dizkidaten

galdera-erantzun nagusiak irudiz azaltzen ditut, eta beste berri batzuk egitera animatzen

dut. Amaitzeko, geo-argazki jolas dibertigarri bat egingo dugu (5 min) bertaratutako guztiak

parte hartuz.

Helburua bikoitza da: bizibidaiak sustatzea eta mugei buruzko hausnarketa iradokitzea.

Kokapena Kultur Etxeko Areto Nagusia

Hurrengo ekintzak