pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

KONTZERTUA: Kantu Berri bat gara. Jon Maia eta taldea
kantuberribatgara.jpg
Ostirala Urtarrilak 19tik, , 22:00
Ostirala, Urtarrila, 19 22:00
Musika

Solkie Gure esku dago elkarteak sustaturik.

Sarrerak 15€.

Aurrez eskuragai https://labur.eus/7Xikk loturan.

 

KANTU BERRI BAT GARA

Jon Maia Soria

Jon Maia(ahotsa),Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioa, ahotsa).

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtean berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko/liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gararekin.

Lan honetan kantu berriak izango dira gehienak eta lau bertsioak (Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak, Gari).

Kantu berri bat garak ere goi mailako kolaboratzaileak ditu: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta, hemen dator ustekabeko handia, bere milaka jarraitzailerentzat eta euskararentzat ere opari bat izango dena: Silvio Rodriguez.

Liburuari dagokionez, berriz, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta.

 

Kokapena Latxartegi Aretoa