“Miserableak” erabat abestiez osatutako musikala da.. Obra Victor Hugo idazleak idatzi zuen izen bereko eleberrian oinarritzen da. Musikaren egilea Claude-Michel Schönberg da; frantsesezko letra orijinalak Alain Boublilenak eta Jean-Marc Natelenak dira eta Herbert Kretzmer ingelesarena izan da egokitze-lanaren ardura.
Frantzian kokatzen da gertakizuna, XIX. mende hasieran. Bertan Jean Valjean preso ohiaren historia kontatzen da. Indar handiko gizona, erredentzioa bilatzen du ogi biribil bat lapurtzeagatik hemeretzi urte kartzelan igaro ondoren. Bere iraganaren erruz, lana aurkitu ezinik, Valjean bere bidea aurkitzen du apezpiku on bati esker. Apezpikuak identitate faltsua hartzera gonbidatzen du, modu horretan Jabert inspektorearen atzaparretatik behingoz ihes egin dezan. Bidean, Valjean eta beste pertsonaia batzuk iraultza baten erdian aurkituko dira, non ikasle gazte talde bat euren idealen alde borrokatzen ari den Pariseko kaleetan.