Bertatik Bertara azokaren hirugarren edizioa ospatuko da larunbata honetan goizean Legazpin, bertan haurrentzako ekintzak izango ditugu, inguruko baserritarrek ekoitzitako produktuak, Lakiola Aundi baserrian hazitako txekor bat erreko dute burruntzian, eta haragi pintxoak salduko dituzte ere sagardoz lagunduta.
GUNE Goierri-Urola Nekazari Elkarteak Bertatik Bertara proiektuaren barruan antolatutako azoka honetan, proiektuan parte hartzen duten ekoizleetatik zortziren produktuak izango ditugu. Feria 10:00etan hasiko da, eta 15:00ak arte iraungo du.
Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen inguruan lan egiten dutenek martxan jarritako proiektua da Bertatik Bertara, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako ekoizleak elkartzen ditu.