Sugaar Ensemble Haize boskotea honako hauek osatzen dute: Eneko Iriarte (Klarinetea), Nagore Larrion (Zeharkako xirula), Mikel Albistur (Oboea), Eider Gaztañaga (Tronpa) eta Iñaki Iraola (Fagota).
Hona eskainiko diguten egitaraua:
Europa eta Euskadi artean
Sugaar-ekin Parisera eta Franfurtera bidaiatzeko aukera aurkezten digu programa honek, beti gure Euskal-Herri maitea ahaztu barik.
Iberten “Trois Pieces Breves”-ek, Frantziako hiriburuko antzoki komiko baten barrenera sartuko gara hasieran bere alaitasuna eta xarmarekin gozatzeko. Ondoren, XXI.mendeko hiri handi bateko kaletan murgilduko gara Arzamendi arrasetarraren Metrosol obrarekin. Alemaniako biztanleen hain erakusgarria den estilo formal eta intelektualaz beteko gara Paul Hindemithen “Kleine Kammermusik” ekin.
Jarraitzeko, hala dirudien harren, Catalánen Europak ez gaitu kontinentera eramango, baina Zeusengatik bahitua izan zen Europa izeneko printzesa feniziarraren goxotasunaz, beldurraz eta desesperazioz beteko gaitu. Eta bukatzeko Tomás Aragüesek etxera bueltan ekarriko gaitu bere “Quinteto Vasco”ren doinu eta erritmo euskaldunekin.
Joan-etorri honetan zehar musika estilo oso desberdinekin, Euskadiko baita atzerriko konpositoreak ere disfrutaraztea da helburua.
· Trois Pieces Breves , Jacques Ibert (1890-1962)
· Metrosol , Beatriz Arzamendi (1961-)
· Kleine Kammermusik, Paul Hindemith (1895-1963)
· Europa, Teresa Catalán (1951-)
· Quienteto Vasco, Tomás Aragüés. (1935-2022)