Publiko guztiarentzako emanaldia.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra1980an sortutako musika taldea da,
eta 42 urteotan Tolosaldeko ehun musikari baino gehiago igaro dira bertatik.
Isidro Larrañaga Beloki akordeoilariak sortua, gaur egun bere seme Isidro
Larrañaga Morenok zuzentzen du 20 kide inguru dituen taldea. Orkestraren
ardatza eskusoinua den arren, bestelako musika instrumentuak ere erabiltzen
dituzte, hala nola bateria, perkusioa, baxu elektrikoa, teklatuak, obra
bakoitzaren arabera sartzen diren piano klasikoa edota gitarra elektrikoa
edota abeslariren baten ahotsa.
Hona eskainiko duten egitaraua:
Andreen seieko soinua – kontrapasa AGURRA(moldaketa: Iñar Sastre)
Irische Suite(Matyas Seiber)
Xalbadorren heriotzean etatxoriak txori (moldaketa: Iñar Sastre)
La última copaeta Noche de reyes tangoak (moldaketa: Isidro Larrañaga)
Dichter und Bauer Overture (Franz von Suppé. Arr: Curt Herold)
Ezpata dantza(Jesús Guridi)
Der Barbier von Sevilla(G.Rossini)
The lord of the dance(Ronan Padraig Hardiman. Arr: Hans-Günther Kölz)
Bohemian Rhapsody( Freddy Mercury. Arr: Hans-Günther Kölz)
ZUZENDARIA: ISITXO LARRAÑAGA
*Korosti dantza taldea, Maria Redondo abeslaria eta Yerko Ortiz gitarristaren partehartzearekin.