pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ASTEBURU MIKOLOGIKOA
AsteburuMikologikoa-2018-GoiherrikoHitza (39).jpg
Larunbata Urriak 07tik, ,
Larunbata, Urria, 07
Bestelakoak

9:30etan Ibilbide mikologikoa. Perretxikuen berri ia ezer ez jakin eta zerbait ikasteko prest daudenentzat. San Martingo aurkepetan elkartuko gara 9:30etan eta bi-hiru ordu inguruko ibilbidea egitea aurrikusten dugu. Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztiei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina, azoka gunean amaituko da (salda eta txorizoa denontzat).

11:00-14:00 Perretxiku jasotzea azoka gunean. Perretxikuen truke salda eta txorizoa eskainiko da

12:00-15:00 Perretxiku Beer Festako garagardoen aurkezpena. Larunbatean, zehar, Euskal Herriko sei artisau garagardo dastatzeko aukera izango da. 

13:00-15:00 Txanpi Solidarioen banaketa. Bildutako dirua ASPANOGI eta KATXALIN elkarteentzat izango da.

13:00-14:00 Musika emanaldia: musika eskolako gaita taldea eta helduen Ai ze taldea.

 

15:00-18:30 Perretxiku sailkapena Aranzadi zientzia elkartearen eskutik. Perretxiku bakoitzari bere izena jarriko zaio, bakoitzaren beretzitasunak aipatuz. 

17:30-23:00 Perretxiku Beer Festaren jarraipena. Arratsalde hasieran 30 litro garagardo perretxikuekin infusionatuko dira

18:00-20:00 Musika emanaldia: Trapalata txaranga.

 

18:30-23:00 Perretxiku erakusketa

19:30-22:00 Perretxiku pintxoen dastaketa prezio herrikoien truke. Hiru perretxiku pintxo desberdin egongo dira.

19:30-21:00 Upelgilearen begiaren apostu-Jokua

21:00 Saskiaren pisaketa eta sari banaketa. Irabazleak perretxiku betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saski bete bihotz”).

23:00 Itxiera

Kokapena Azoka