Marekliñe konpainiak "Andante" lana
Denontzat, gazte eta helduak. Euskaraz. Ibiltaria
- Gure memoria historikoan bidaiatzen duen antzezlana.
- Modu poetikoan, hitzik gabe eta umore hunkigarri eta zaindu baten bidez, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu.
“Andante” kalean dabilen eta kalea paisaia artistiko bilakatzen duen ikuskizuna da. “Andante” mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. “Andante” edertasun artistiko handiko proposamena da, eta gogoeta, salaketa eta omenaldia iradokitzen ditu, kaleko ikus-entzuleekin konpartitzeko asmoz. Baina, beste ezer baino gehiago, hunkitu egiten duen antzezlana da