09:30: XIII. Herriko Ganadu feria, Kale Nagusian, 13:30 arte.
10:30: Arkume prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko diren arkumeak Legazpin hazitakoak dira.
13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Legazpiko Gure Esku dago taldea arduratuko da.
14:30: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazanTrapalata txarangak giroturik. (Eguraldi txarerekin Azokan). Haragi Paella egongo da Lekanazpi Elkarteak prestaturik, baina txartelak hartu behar dira Apirilaren 26ra arte, Karibe Zaharra Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan. Txartelen prezioa: 4€.
16:00: Pontx Pailazoa Haur-familientzat, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan)
17:00: “Sputnik” Goiti-beratan jaitsierak gaztetxoentzat, eta nahi duten helduentzat ere, San Ignazioko aldapan.
18:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, Ezpelur, Tolosa eta Doinu Zahar Dultzaineroekin.
19:30: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, erdiguneko kaleetan. Katu jira.
23:00: Herri danborradaren irteera, Laubidetik.
00:00: Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.
00:30:Su artifizialak Euskal Herria plazan, ValaceaPirotekniaren eskutik.
00:45:Artistas del Gremio fanfarrearen emanaldia Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.