Organo-jotzailea: Oscar Rodriguez
Santanderreko Jesus de Monasterio Kontserbatorioan klarinete eta organoa ikasi ondoren, Kantabriako Gobernuko Hezkuntza Sailak emandako aparteko saria jaso zuen Konposizioa eta Organoan.
Duela gutxi, organoaren goi-mailako ikasketak amaitu ditu du Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia), Esteban Landart, Karol Mossakowski, Loreto Fdez. Imaz, Monica Melcova y Loïc Mallié irakasleekin. Gaur egun, ikastegi berean, Orkestra eta Koru Zuzendaritza espezialitatea egiten ari da, Arturo Tamayo eta Basilio Astulez irakasleekin.
Joan den denboraldian, inprobisazio-errezitaldi bat eskaini zuen Philippe Lefebvre jaunarekin batera (Parisko Notre Dameko organista), Frantziako Lyon hirian, eta lehen saria lortu zuen Burgosen egin zen «Francisco Salinas» Organoaren IV. Lehiaketa Nazionalean.
Azken hilabeteotan, Ikasleen Orkestra Barrokoa (OBA) jarri du martxan, Musikene ko ikasleen artean historikoki informatutako interpretazioa zabaltzeko.
Nabarmentzekoak dira J. S. Bachen eta J. P. Rameauren musikarekin egindako proiektu batzuk. Aldi berean, Vocalia Taldea, Conductus Ensemble, Easo abesbatza, Donostiako Orfeoia, EOS (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa) edo BOS (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) bezalako talde garrantzitsuekin lankidetzan aritzen da, Espainian eta Frantzian kontzertuak eskainizParrokiak sustaturiko zikloa
PROGRAMA
- J. S. BACH (1685-1750)
Präludium Es-dur BWV 552-1
- Ó. RODRÍGUEZ PASTORA (1999)~
Suite française improvisée
I. Plein jeu
II.Duo
III. Recit de flûte
IV. Basse de trompette
V. Dialogue sur les grand jeux et point d’orgue
- F. MENDELSSOHN (1809-1847)
Orgelsonate Nr. 3 op. 65/3
I. Con moto maestoso
II. Andante cantabile
- C. FRANCK (1822-1890)
Choral 1 en Mi majeur
- R. WAGNER (1813-1883)
Vorspiel zu Tristan und Isolde (transcr. A. W. GOTTSCHALG)