pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ORGANO MUSIKA ZIKLOA
Maiatzak 14 Xabier Urtasun_page.jpg
Igandea Maiatzak 14tik, , 18:00
Igandea, Maiatza, 14 18:00
Musika

Organo-jotzailea: Xabier Urtasun

Xabi Urtasun Eraso, Nafarroako Irurita herrian jaio zen 1993an eta Baztango Udal Musika Eskolan hasi zen musika ikasten.

Hainbat instrumentu joten ikasi ondoren, Garai desberdinetako teklarako musikaz interesatzen da, eta organo espezialitatean prestatzen da Loreto Fernandez Imaz eta Esteban Landart irakasleekin Donostian, eta Jür gen Essl irakaslearekin Stuttgarten. Azkeneko hiri horretan goi-mailako ikasketak amaitu zituen 2021ean, kalikazio gorenenekin. Gaur egun, Organo Masterra egiten ari da Jürgen Essl irakaslearekin, Stuttgart-eko Hochschule für Musik und Darstellende Kunst izeneko eskolan. Horrezaz gain, klabezineko goi-mailako ikasketak egiten ari da, Jörg Halubek eta Luca Guglielmi-ekin, azken horrekin Bartzelonan.

Besteak beste, Joris Verdin, Daniel Roth, Michel Bouvard, Michael Radulescu, Montserrat Torrent, Jeremy Joseph eta Maria Luisa Baldassariren eskola magistralak jaso ditu. Interes bereziarekin ikasi zuen baxu jarraitua, bai organoan bai klabezinean, Loreto Fernandez Imaz, Jörg-Hannes Hahn eta David Fasold irakasleekin. Gainera, Frithjof Smith irakaslearekin Italiako Errenazimenduko kamera-musikako eskolak jaso zituen. 2019an, hirugarren saria irabazi zuen Joseph Gabler nazioarteko Senhausen lehiaketan (Alemania). Kontzertuak eman ditu bakarlari gisa Espainian, Frantzian, Alemanian eta Portugalen, eta organista eta klabezin-jotzaile gisa parte hartu du hainbat formaziorekin, hala nola Orchestre Symphonique du Pays Basque, EHUko abesbatza, Bach Collegium Barcelona eta Rutesheimer Kammerochester. 2021ean, Olivier Messiaen obra integralaren grabazioan parte hartu zuen, Toulgo katedralaren 800 urteak ospatzeko (Frantzia).

Musikako goi-mailako ikasketak ere egin ditu, pedagogia espezialitatean, Musikenen –Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian–. Pianoa ikasi du Ana Garcia Urcola andrearekin, eta Kodály metodologian espezializatu da Kodály Argentina Elkartean. Era berean, Musika Ikerketako Masterra lortu zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko organoko irakaslea da.

 

EGITARAUA:

 

- Vincent Lübeck (1654-1740)

      Mi maiorreko preludioa

- Dietrich Buxtehude (1637-1707)

      Mi minorreko txakona

- Niels Gade (1817-1890)

      Organorako hiru pieza op. 22,

           I-Moderato 

           II-Allegretto

- Jesús Guridi (1886-1961)

     Variaciones sobre un tema vasco

- Maurice Duruflé (1902-1986)

     Coral variado sobre el Veni Creator op. 4

- Jehan Alain (1911-1940)

     Le jardin suspendu JA 71

- Jacques Charpentier (1933-2017)

      L’Ange a la trompette

 

Parrokiak sustaturiko zikloa

 

 

Kokapena Parrokia