Euskal Herriko antzoki ia guztiak zoramenez, ainaldiz, arinduraz, aztormenaz, durduzaruraz, elkarnioz, erauzimenduz, haizekeriaz, harrikadaz, nahasmenez eta ganoragabekeriaz blai utzi ondoren, antzoki txikiak, kultur aretoak edota disziplina anitzeko saloietara joan nahi dugu gure erotasuna barreiatzera.
SINOPSIA
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.
Haien formula komikoa gastatuta zegoen, eta belaunaldi
berriek haien tokia okupatu dute.
Pantxok amore eman du. Mikelek ez. Antzerkiaren pozoia
sakon errotuta dago bere zainetan.
Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa,
Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta
Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzerztera,
“Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.