Cyrano de Bergeraclau ekitaldiko opera da. Egilea Franco Alfano (1876-1954) konpositorea da, Henri Cain-en libretoan eta Edmond Rostand frantses idazleak idatzitako izen bereko draman oinarrituta. Bertan, Cyrano de bergerac (1619-1655) idazle eta soldatuaren bizitza kontatzen da.
Erromako Opera antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1936ko urtarrilaren 22an. Bertsio frantsesa ere egin zen eta italiarrak baino ospe handiagoa lortu zuen; bertsio hori Pariseko Opera-Comique antzokian eskaini zen lehen aldiz 1936ko maiatzaren 29an.