pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ERAKUSKETA: Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu
Geoparkeko hegaztiak txikituta.jpg
Astelehena Otsailak 13tik, , 17:30 - 20:30
Astelehena, Otsaila, 13 17:30 - 20:30
Erakusketak

Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu, horixe da Gipuzkoako txoko honetako hegaztiak erakusteko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak komisariatu duen erakusketaren izenburua.

Goiburu horrekin, erakusketak bidean geldialdi bat egitea proposatzen digu, gure ingurura lasaitasunez begiratzeko eta inguruan dugunari —askotan, oharkabean pasatzen zaigunari— arreta jartzeko; etenaldi bat adarren artean ikuskatzeko eta gure zelaiak, basoak eta etxe ondoko parkeak kolorez eta soinuz betetzen dituztenez ohartzeko.

Izan ere, erakusketa honen argazkietako hegaztiak ez dira apartekoak, nahiko arruntak baizik. Inguruarekin, haren erritmoekin eta biztanleekin harremanetan jartzeko gonbita egiten digute.

Oliver Pérez eta Imanol Manterola argazkilariek lortu dituzte irudiak, biak ala biak, eskarmentu handiko argazkilariak, naturarekiko maitasunaz gain, kontzentratzeko eta pazientzia izateko gaitasun handia erakutsi dutenak. Bestela, ezinezkoa litzateke hainbesteko kalitatezko eta xehetasunezko irudiak lortzea.

Mutrikutik eta Zumaiatik igaro ondoren, Euskal Kostaldeko Geoparkeak erakusketa honetaz gozatzeko aukera eman nahi die beste herri batzuei, eta Legazpiko Kultur Etxeak eskaintza onartu eta legazpiar guztien gozagarri bertako erakusketa aretoan programatu du erakusketa.

Ohiko ordutegiz kanpo, taldean erakusketa ikusi nahi izanez gero, hitzartu eguna eta ordua Kultur Etxeko Harreran, 943737202 telefonora deituz.

Kokapena Kultur Etxeko erakusketa aretoan