"Simon Boccanegra" (Giuseppe Verdi) operaren bigarren zatia DVDan
FITXA TEKNIKOA
Melodrama da eta lau zati ditu: hitzaurrea eta hiru ekitaldi. Libretoa Francesco Maria Piaverena da eta Giuseppe Montanellik hainbat ekarpen egin zituen. Antonio Garcia Gutierrez dramaturgo espainiarrak 1843an izen berekin idatzi zuen draman dago oinarrituta. Lehen aldiz 1857ko martxoaren 12an eskaini zen Veneziako La Fenice antzokian eta ez zuen arrakasta handirik lortu. Urte askoren ondoren, Arrigo Boitok eta Verdi berak testua eta musika berrikusi zuten eta bertsio berri bat egin. Bertsio berri horrek arrakasta lortu zuen eta hori da ordutik hona antzezten dena. Bigarren estreinaldia 1881eko martxoaren 24an izan zen Milango Scala antzokian.
IRAUPENA: 171 min.
PERTSONAIAK
Simon Boccanegra (Plácido Domingo) |
Kortsarioa eta, beranduago Genoako Doge |
Tenorea |
Amelia Grimaldi (Marina Poplavskaya) |
Simon Boccanegraren alaba |
Sopranoa |
Jacopo Fiesco/Andrea Grimaldi (Ferruccio Furlanetto) |
Genoako noblea |
Baxua |
Gabriele Adorno (Joseph Calleja) |
Genoako zalduna eta Amelia maite duena |
Tenorea |
Paolo Albiani (Jonathan Summers) |
Bitxigile, kortesano eta Dogoaren begikoa |
Baritonoa |
Pietro (Lukas Jakobski) |
Genoako lider herrikoia |
Baxua |
Orchestra of the Royal Opera House and Royal Opera Chorus
Zuzendaria: Antonio Pappano