Legazpiko Inauterien azken egun hau,
Sustraiak dantza taldearen ekimenez
Euskal Herriko Inauteri tradizional bat irudikatzen duen Herri konpartsa
eta Lintx eta Katamaloen agurra eta panpina erretze eguna izan ohi da.
Aurten ez dugu halakorik biziko.
Aurten mozorro desfile, dantza eta kanturik ezean,
hel diezaiogun inauteri tradizionalen espirituari,
krisi garai honetan, bizitzak segi dezan,
herriko erritua biziarazi dezagun,
Gu garelako Inaute!!