Otsailaren 5etik 16ra egongo da irekita Kultur Etxean, otsailaren 23an hasiko den familia giroko eskulan ikastarorako izen ematea.
12 ordutako ikastaroa izango da eta saioak ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:30etara, ikastaroa sustatzen duen Irule elkartearen egoitzan (Euskaltegiko ganbaran).
HH5, LH1 edo LH2n dauden ikasle eta beraien gurasoei (haur bakoitzeko heldu bat) zuzenduriko ikastaro honetan gehienez ere 10 haurrentzako tokia dago.