Igandea egoki hasteko eta Chillidaren 100.urteurrena ospatzeko, Legazpìko Udalak eta Lenbur Fundazioak bultzatuta,samurtasunez eta mimo handiz, musika, poesía eta irudia uztartzen dituen emankizuna ikusteko aukera aparta duzue. Emanaldian, Pello Ramirez, musikaria, eta Andoni Salamero, olerkariak, sortutako emankizunean ere Legazpiko Ikatza Argazki Elkarteak parte hartuko du, haien irudi zoragarriak aurkeztuz.
Emanaldiak, Chillidaren irudi ospetsuaren, “ Haize-orrazia”-ren, kanta izateaz gain, irudiarekin bat egiten duten bestelako elementuen gorazarrea izan nahi du, alegia, imajina bera biltzen dituen suarena, metalarena, urarena, harkaitzarena, lurrarena, eta jakina, elkar hartze sakonean, irudia itxuratuz joan zen irudigile edo eskultorearena. Naturari egindako omenaldi berezia da emanaldi hau.
Hitza, irudiak, txeloaren hala nola bestelako instrumenturen-shakuhachiaren, soinu-handiaren…- bidez, girotuko dugu sentikari hauxe.
FITXA ARTISTIKOA
ANDONI SALAMERO-hitza
PELLO RAMIREZ-txeloa, shakuhachia, soinu-handia
IKATZA ARGAZKI ELKARTEA—irudiak