OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du abenduaren 3an, 18:00etan, Kultur etxeko areto nagusian.
Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 29a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: