“La Dolores” Tomas Bretonen opera da. Madrilgo Zarzuela Antzokian eskaini zen lehen aldiz 1895eko martxoaren 16an. Tomas Bretonek berak idatzi zuen libretoa, Feliú y Codina bere lagunaren lan batean oinarrituta.
Breton “opera espainolaren” aitzindaritzat hartzen da. Literaturan modan zegoen neorromantizismotik eta Italian opera egiteko estilotik urrundu eta obra dramatikoa sortu zuen Wagnerren estilora hurbilduz.
Jose Feliú y Codinak 1891ean idatzi zuen obra hori, Bartzelonatik Madrilera zihoala entzun zuen herri-kopla batean oinarrituta. Gaur egun, benetan existitu ote zen dioten teorien garrantzia alboratu ondoren, Sanchez Porterok dioenez, azterketa mitoa sortu eta gero eman zen literatur ekoizpenean zentratzen da.