“Parsifal” Wagner musikagilearen azkeneko obra da eta egileak berak honela definitu zuen: “jaialdi eszeniko sakratua”. Joan den 1882an eskaini zen lehen aldiz. Abiapuntua Chrétien de Troyesez Perceval ou le Cone du Graal izeneko obra da eta horretan oinarritu zen Wolfram von Eschenbach Parzival izeneko poema idazteko; ondoren “Parsifal” opera Grialari buruzko erdi aroko legendetan dago oinarrituta. Eduki sinboliko handiko obra da eta Wagnerren obra osoan eragina izan duen berrerospenaren ideia azaltzen du. “Parsifal”, zoro kastua, norberekeriari eta pasioei uko egitearen bidez gizadia askatzera dator.