Love Never Dies (Maitasuna ez da inoiz hiltzen, The Phantom of the Operaren jarraipena)
Love Never Dies musikal erromantikoa da, Andrew Lloyd Webber musikagilearena. Egile beraren The Phantom of the Opera musikalaren ondorengoa da. Musikalean kontatzen dena 1907an gertatzen da, Lloyd Webberren dioenez, “jatorrizko The Phantom of the Opera musikala bukatu eta hamar bat urte igaro ondoren, jatorrizko eleberrian kontatzen dena 1881ean gertatzen den arren”.
Lloyd Webber musikagilea 1990ean hasi zen Love Never Dies lantzen baina 2007an hasi zen musika idazten. Musikala Londoneko West End auzoko Adelphi antzokian estreinatu zen 2010eko martxoaren 9an.
Ikuskizuna honela hasten da: enpresari misteriotsu batek Christine Daaé aktorea kontratatzen du Coney Islanden kokatutako atrakzio berria den Phantasma izenekoan abestu dezan. Christine, Raoul bere senarrarekin eta Gustave semearekin Brooklynera doa… bera kontratatu duena “Mamua” dela jakin gabe; Mamuak konplexu turistikoan agertzea erabaki du.
IRAUPENA:121 min.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.