pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

"Trikornio Txapelketa"
KARTELA-TrikornioTxapelketa2024.jpg
Larunbata Irailak 21tik, , 09:00 - 14:00
Larunbata, Iraila, 21 09:00 - 14:00
Bestelakoak

“Trikornio txapelketa” irailaren 21ean, Domingo Agirreko kantxan

Aurten nobedade gisa bi liga egingo ditugu

 

Ikasturte berriarekin batera, udalak Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa ere abian jarri du. Horrela, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Trikornio txapelketa antolatu du, Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldearen bidez.

 

Trikornio txapelketak hiru kirol uztartzen ditu: saskibaloia, eskubaloia eta futbola. Ekintza honek helburu ezberdinak ditu: euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremantzea eta arauak errespetatzea. Aurten nobedade gisa 2 liga egingo ditugu. Bata, LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bestea, DBHko 1. eta 2. mailakoentzat.

 

Txapelketa datorren larunbatean, irailaren 21ean, Domingo Agirreko kantxan izango da eta 9:00etan hasiko da, baina parte-hartzaileak goizeko 8:30ean agertu beharko dira, antolaketa eta arauen berri izateko. 14:00etan amaituko da eta parte-hartzaile guztiei opari txiki bat emango zaie. Talde irabazleek sari berezia ere izango dute.

 

Trikornio txapelketak arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken parte-hartzea. Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten eta gogoratu: LAGUNARTEAN KIROLA EUSKARAZ!!

 

Izen ematea

Izen ematea online egingo da. Guraso batek egin behar du, eta taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emango ditu. Gutxienez 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea eskatzen da.

 

Izen ematea datorren asteazkenera arte, irailaren 18ko 14:00ak arte,egin daiteke esteka honen bidez: https://www.legazpi.eus/trikornio-txapelketa

 

Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da. Ezin izango da goiz erdian izena eman.

 

Izena eman eta gero, baten batek parte ez hartzea erabakitzen badu, Gazteria zerbitzuarekin harremanetan jartzea eskertuko genioke.

Kokapena Domingo Agirre kantxan

Hurrengo ekintzak

Or Ira 27 @17:00 - 19:00
ERAKUSKETA: “Legazpitik Mundura”
Or Ira 27 @17:00 - 20:00
PIROGRABATU ERAKUSKETA
Lr Ira 28 @09:30 -
ERREKA EGUNA 2024
Lr Ira 28 @11:30 -
ERAKUSKETA: “Legazpitik Mundura”
Lr Ira 28 @19:00 -
MUSIKA: Al Sejo Errondaila
Ig Ira 29 @08:00 -
MENDI MARTXA: Aizkorrin Barrena
Az Urr 02 @11:35 -
IRAKURKETA ERRAZA TALDEAREN SAIOA
Az Urr 02 @18:00 -
IPUIN KONTAKETA SAIOA
Og Urr 03 @18:30 -
EUSKARAZKO IRAKURKETA TALDEA
Lr Urr 05 @10:30 -
LEK Erraldoi Konpartsa Eguna