Lakiola Kimu Berri elkarteak sustaturik.
Azken urteetako ohiturari jarraituz Urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria agorreko santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.
Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:
09:00: Mendi irterra Ardanbidetara Izadi Zaleak elkartearekin.
10:00-11:30: Salda eta txorixo banaketa
11:00: Arku- erakustaldia eta tiraketak Luma taldearen eskutik.
12:00: Zaldi paseotxoak Ormazarreta zalditegiarekin
12:30: Erronka haur eta helduentzat (txingak, oskolak etb.)
14:30: Bazkaltzeko Patatak txorizoarekin 100 lagunentzat, Lekanazpi Elkarteak prestaturik.
16:00: Sokatira mundiala.
Musika, trikitilariak eta taberna zerbituza egongo da egun guztian zehar eta Hegialdeko biribilgunetik autobusa egongo da Ardanbideetara goiz eta arratsaldez, 10:00etatik aurrera.